Errege-erreginen Andra Maria eliza eta elizataria

Herriaren iparraldean dago. XII. mendean hasi ziren eraikitzen, eta XVI. mendearen hasierara arte ez zen amaitu; estiloen nahasketa nabaria da bazter guztietan. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da, Juan de Bascardoren lanik onenetakoa. Tenpluaren benetako altxorra portada gotikoa da, harriz egina XIV. mendearen amaieran. XVII. mendekoa da polikromia ederra, ederki kontserbatua. Bere janbetan hamabi apostoluen irudiak ditu, Errege-erreginen Andra Mariaren eskultura aparta mainelean. Tinpanoa Ama Birjinaren bizitzaren irudiez betetzen da, eta arkiboltak landare-motiboekin apaintzen dira. XVI. mendeko arkupearen itxiturari esker lan zoragarri hau mendeetan ederki gorde dira.