Mercadal atea

Herriaren hegoaldean dago, Kale Nagusiaren amaieran. Kanpoko zabalgunean asteroko azoka egiten zelako du izena. Judutegitik oso gertu zegoen. Barruan Sortzez Garbia du.
Gaur egun herri barrura sartzeko baino ez dira erabiltzen. Mendeetan zehar, aldiz, bizilagunek babesteko baliatzen zituzten ateok. Ilunabarrean, erretreta jo ondoren, itxi egiten ziren, eta egunsentian ireki. Horrela, hiribilduan nor sartu edo irteten zen zelatatzen zuten.

"Carnicerías"atea edo ate berria

"Berria" deitua harresian XVI. mendean ireki zen azken atea delako. Karmengo Andra Mariaren irudi bat du apaindura gisara eta Plaza Nagusiarekin komunikatzen da. 

Santa Garazi atea

Ipar-ekialdera begira. Komunikatzen den kalearen izen bera hartzen du, Santa Garazi, alegia. Horma-hobian San Antonioren irudia du.

Paganos atea

Harresiaren mendebaldean dago. Izena Paganos herrira begira dagoelako eman zitzaion izen hori. Horma-hobian Kristo Gurutziltzatu baten irudia dago.

San Joan atea

San Joan elizaren albo-alboan dago, eta haren irudia du horma-hobian. Atea XIII. mendekoa da, baina XVI. mendean eraldatu zuten  kanpandorrearen funtziora egokitzeko.