GR-99 ibilbidea

"Ebroko Bide Naturala" ere deitzen zaio, eta Ebro ibai osoa zeharkatzen du Tarragonako bokaleraino. Kantabria, Burgos, Araba, Errioxa, Nafarroa, Zaragoza eta Tarragona probintziak zeharkatzen ditu.

 

GR-38 ibilbidea

Natura eta gure lurraldea maite duen orok antzinatik hainbat tokitako jendea harremanetan jartzeko baliatzen ziren bideak ezagutzeko parada du.

Mendeetan zehar izan zen merkatarien komunikazio-azpiegitura bakarrenetakoa. Izugarri erabiltzen ziren bideok, eta horiei esker herri nahiz hiriburuak sortzea ahalbideratu zen. 

Ibilbide honek 100 kilometroko ibilbidea du, 8 etapatan banatuta. Ibilbideak gradiente klimatikoa eta paisaia-mosaiko bereziak erakusten dizkio bidaiariari.

GR-38ak gure herrialdearen izaera eta historia erakusten ditu. Jende guztiarentzat irekia egonik mendeetan zehar bestelako kulturen hartu-emana ahalbideratu du.

Ibilbideak Oionen du hasiera eta zortzi etapa ditu:

  • 1. etapa: Oion -Biasteri
  • 2. etapa: Biasteri - Lagran
  • 3. etapa: Lagran - Albaina
  • 4. etapa: Albaina - Okina
  • 5. etapa: Okina - Estibaliz
  • 6. etapa: Estibaliz - Mendibil
  • 7. etapa: Mendibil - Legutio
  • 8. etapa: Legutio - Otxandio

 

Ibilbidea egoki seinaleztaturik dago sinbologia bereizgarrien bitartez.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Urmaelen ibilbidea

Ibilbide honetan zehar Biasteriko Urmael Multzoko Biotopo Babestua bisitatuko dugu, mundu osoan babestuta dagoena, RAMSAR Hitzarmenak definitutako Nazioarteko Intereseko Hezeguneen Zerrendan baitago. Lau hezegunek osatzen dute ibilbidea. Lehena Prao de la Paúl deritza eta gainerako hirurak Carralogroño, Musco eta Carravalseca. Hezeguneok biodibertsitate handia dute: hegazti migratzaileek atsedenleku gisa baliatzen dituzte aintzirok. 

GR-38 (Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea) zein GR-120 (Inaziotar Bidea) burutuz gero, aintzirak ezagutzeko aukera paregabea dago.

DATUAK

Bizikletan ibiltzeko zailtasun txikia

 

Ibilbidea

 - 11,4 km

Desnibela

 - 98 m

Iraupena

 - 2h 30'

- 1h

Ibilbide-liburuxka

Inazianotar bidea

Pagadi, harizti eta galsoroen artean ibili ondoren, Inazio jaio zen dorretxetik atera ondoren, Loiolatik, ilunabarrean Nafarroako herri txiki batera heltzen da, Marañon herrira, hain zuzen. Horrela deitua izan da Marañon gaztelua zegoen eta dagoen mendi magalean kokaturik baitago. Ibilbide garrantzitsua izan zela eta bideak gurutzatu zituela esaten du antzinako erromesen ospitalea izan zen eraikin batek. Ospitalea izan zenak santutegiaren ikurrak gordetzen ditu oraindik: kalabaza, bordoia eta makila.

Egunsentian jaikitzen garenean, Demanda mendilerroari eta Soriako mendiei so gure oinetan galsoroak eta mahastiak txiki bilakatzen dira. Lur emankorrak. Meano, Aldea izenaz ere ezaguna, Nafarroako azken herria da. Lehenengo mahastien artean ibili eta gero, Kripanera, Arabako Errioxako lehen herrira, iritsi baino lehen zeharkatu egiten dugu. Hogei kilometro baino gehixeago egingo ditugu Arabako Errioxako hainbat herritatik (Kripan, Bilar, Biasteri, Lapuebla de Labarca) igaroz mahastiak lagun. Bidea nabarmen arintzen da, zazpiehun metroko altueratik abiatu eta Ebroko ibaiertzera iristen baikara, Lapuebla auzora, 429 metroko altueran.