San Blas

Otsailaren 3tik hurbilen dagoen igandean San Blas eguna ospatzen da Paganos herrian. Inguruko herrien artean ospatzen den lehen jaia izaki, jendeak gogotsu hartzen du ospakizuna.

Herri guztietaik hurbiltzen dira, batez ere, Biasteritik, oso gertu baitago. Txulalai izeneko dantza izaten da eta erlikia musukatzea. Bestetik, ohikoak dira txorizo-zopak, hostopilak eta ardo gorria; baita ardo beroa ere, neguko hotzari aurre egiteko, nonbait.

"Katxeteak" eta "erroskoak" bedeinkatzen dira elizan, eta, nola ez, hain tradizionalak diren hostopilak ere bai.

 

Inauteriak

Biasteriko inauteriak egun ofizialaren hurrengo larunbatean ospatzen dira. Udalak antolatzen duen mozorro lehiaketan haur eta helduen koadrilek parte hartzen dute. Urtero, beren mozorro eta koreografiekin harritzeko ahalegina egiten dute.

 

Aste Santua

Ostiral Santuaren egunean une hunkigarrienetako bat izaten da: XVII. mendeko Kristo artikulatu gurutziltzatua eraistea. Kofradiakide bat eskailera baliaturik igotzen da gurutzeraino, eta Kristo eraitsi egiten du; beste kofradiakide batzuek Kristo jaso eta kristalezko hilkutxa batean sartu ondoren, prozesioan ibiltzen dira.

Gaitero eguna

Herrian burutzen diren ekitaldi eta festa guztietan musika da nagusi; gaita edota dultzaina dira musika horren bereizgarriak. Inguruko doinuak lagun tradizioari eutsirik, musikariak senidetzeko eguna ospatzen da maiatzeko bigarren igandean.

San Isidro

Maiatzaren 15ean ospatzen da nekazarien zaindariaren festa; batzuetan azokak eta nekazaritzarako makineria erakusketak egon ohi dira.

Kanpai-hotsek eta suziriek iragartzen dute bezpera. Patroairen omenez Errege-erreginen Andra Mariaren elizan meza izaten da. Mezaren ondoren, Plaza Nagusian haurrentzako kanaberak eta jolasak egoten dira.

Dianak eta jalejirak izaten dira goizean goiz. Bizilagunek-eta prozesioan hartzen dute parte eta elkarrekin bazkaltzeko aukera izaten da. Iluntzean kofradiakideon afaria egiten da, eta horrekin batera festari amaiera ematen zaio.