"El Prao de la Paúl" eta gainontzeko urmaelak.
Biotopo Babestu honek lau hezegune biltzen ditu. Arabako Errioxaren erdialdean daude, Biasteri herriaren inguruan, eta bertatik beha daitezke. Carralagroño, Carravalseca eta Musco urmael endorreikoak dira, jatorri eta funtzionamendu naturalekoak. El Prao de la Paúl, aldiz, putzuz beteriko eremuan sortutako urtegitxoa da. Hegaztiak ikusteko behatokia eta talaia ditu, baita bidezidor bat ere eroso ibiltzeko.
Carralogroño eta Carravalsecako urmaelak hainbat hezeguneren azken adibideak dira. Hezegune horiek suntsitu egin dira, landatzeko lehortu zirenean. Musco urmaela, kasu, drainatua, lehortua eta landatua izan zen. Biotopo Babestua izendatzean suspertzeko bidean jarri zen.