Hiriaren hegoaldean dago, eliza-gotorleku gisakoa. Hegoaldeko portada edo “aiton-amonen portada” estilo gotikokoa da, eta Deikundea irudikatzen duten zutabez apainduta dago. Oinplanoa gurutze latindarrekoa da, hiru absidekoa eta gurutzadura dituena. Erretaula, barrokoa, San Joan Bataiatzaileari eskainia da. Elizaren oinaldean Pilareko Kapera dago, barrokoaren amaierakoa. Portada gotiko bat suntsiturik eraiki zen, eta oraindik Ama Birjinaren eta pilarearen irudiak daude. Dorre gotikoa harresiaren ateetako bat izan zen, eta XVI. mendean zaharberritu zuten, eta gaur egun elizako kanpandorrea da.
Bisita egiteko, jarri harremanetan turismo-bulegoarekin.

Herriaren iparraldean dago. XII. mendean hasi ziren eraikitzen, eta XVI. mendearen hasierara arte ez zen amaitu; estiloen nahasketa nabaria da bazter guztietan. Erretaula nagusia XVII. mendekoa da, Juan de Bascardoren lanik onenetakoa. Tenpluaren benetako altxorra portada gotikoa da, harriz egina XIV. mendearen amaieran. XVII. mendekoa da polikromia ederra, ederki kontserbatua. Bere janbetan hamabi apostoluen irudiak ditu, Errege-erreginen Andra Mariaren eskultura aparta mainelean. Tinpanoa Ama Birjinaren bizitzaren irudiez betetzen da, eta arkiboltak landare-motiboekin apaintzen dira. XVI. mendeko arkupearen itxiturari esker lan zoragarri hau mendeetan ederki gorde dira.