Barbacana-ko urmael zeltiberiarra

Herriaren hegoaldean dago, eta Biasteriko goialdean dagoen iturri bateko ura biltzeko egin zen, besteak beste.

Orain 2.100 urte inguru eraiki zuten. 300.000 litro kubiko ur biltzeko aukera ematen zuen, eta orain arte Europan aurkitu den Burdin Aroko urmaelik handiena da. Interpretazio-zentroa du, Biasteriko historia, urmaelaren garrantzia eta garai hartako lagunen bizitza ulertzen laguntzeko.

Bisita egiteko, jarri harremanetan turismo-bulegoarekin.