San Joan eta San Pedro Zaindarien omenezko jaiak.

Ekainaren 23tik 29ra bitartean izaten dira Biasteriko jai nagusiak. Oso ekitaldi hunkigarria egiten da tartean: Bandera Eraikitzea. Pilarreko Kaperan lehenbizi eta, ondoren, Aldare Nagusian izaten da ekitaldia. Jaietan bestelakorik ere egoten dira (pilota, entzierroak, berbenak...). Dantzariak Katximorroa gidari izaten dira protagonista nagusienetakoak.

Santiago

Uztailaren 25ean, Santiago egunean, Biasteriko lagun-taldeek ermandade eguna ospatzen dute.  Udalak, bezperako dantzaldiaz gain, ohiko bigantxa-entzierroa antolatzen du herriko kaleetan zehar. Lagu-taldeek txarangak lagun giroa alaitzen dute. Ermandade bazkaria izaten da jaiaren bukaerarako ekintza nagusia.

 

Ama Birjinaren Eguna

Auroraren kantua ohitura ohikoa da munduko leku askotan. Ezin da zehaztu jatorria, ez eta Araban sartzeko arrazoia ere.

Testuinguru horretan, aurora terminoa bi noranzkotan interpretatu behar da: denotatiboa eta metaforikoa. Denotatiboki, aurora hitzarekin, eguzkiaren irteeraren aurretik dagoen argi arrosaz ari gara. Astro-erregea iragartzen du. Beraz, bere izena daraman arrosarioa eguneko egunsentian abesten zena zen. Metaforikoki, aurora Maria da, semearen (eguzkia) etorriaren aitzindaria.

Aurora Arrosarioa bederatzietan ospatzen da,Errege-erreginen Andra Mariaren eta Pilarreko Ama Birjinaren ohorez, abuztuaren 14tik 22ra eta irailaren 7tik 15era, hurrenez hurren.

Arrosarioaren aurretik, hainbat bertso kantatzen dira Ama Birjinaren omenez; Arrosariora deitzeko dira kantuok.

Abuztuaren 14an eta 15ean jaiegun batzuk izaten dira, eta horien artean, ermandadeko bazkaria izaten da, guztiontzat irekia.

 

San Joan Lepo egina

San Joan Lepo eginaren ospakizunak egiten izen bera duen kofradiak jarduten du. Ospakizunek, nolabait, udaldiaren amaiera iragartzen digute. Ondoko dantzak izan ohi dira: Trokeatuen dantza, Arku-dantza eta Biasteriko jota.

 

Berberanako erromeria

Iraileko lehen larunbatean Berberanako erromeria tradizionala ospatzen da.

Berberanako Ama Birjinaren baseliza erromanikoa Mendilerroaren magalean dago hegoladerantz, "El Sotillo" trikuaharritik bi kilometro eta erdira eta Biasteritik 3 kilometrora. Berberanako atseden-lekua artez ingururaturik dago.

Biasterikoek ez ezik, inguruko herrietakoek ere ospatzen dute erromeria. Egun-pasa ederra izaten da naturari lotuak, antolatzen diren ekitaldiak lagun.

Parkeak klima kontinentala du, eta bertako zuhaitzak pinua, artea eta erkametza dira.

 

Artikulu gehiago ...