Plaza Nagusia - Udaletxea eta Erlojua

Herriko erdigune neuralgikoa. Arkupedun plaza honen burua Udala da, XIX. mendeko eraikina. Fatxadan, nabarmentzekoak dira Biasteriko armarria eta karilloi-erlojua. Erlojuak ordutegia du ikusi nahi duenarentzat (12:00ak, 14:00ak...); jotzen duen bakoitzean jaietako kalejira dantzatzen dute erlojutik bertatik ateratzen diren bi dantzarik eta katximorroak. (Minutu batzuk lehenago egotea gomendatzen da) Albo batean XVI. mendeko udaletxe zaharra dago, eta Karlos V.aren armarria lehen solairuan. Fatxadako plaka batek saltzaileen gehiegikeriak saihesteko erabiltzen ziren makilaren, erdi-makilaren, teilaren eta adreiluaren neurri ofizialak daude.

 

  • 1
  • 2