Paganos atariko begiratokia
Izen bereko atearen aurrean, Paganoseko begiratokiak iturria, hainbat mahai eta eserleku eta argazki panela ditu. Panelaren bitartez inguruan ikusten diren herri eta mendiak ezagutzeko aukera dago. Eskualdeak eskaintzen duen mahasti-paisaiaz gozatzeko eta herriak jatorrian izan zuen defentsa-izaera ulertzeko leku aproposa. Eguna eguzkitsua izanez gero, ezin dira galdu begiratokitik ikusten diren ilunabar liluragarriak
