Inazianotar bidea

Pagadi, harizti eta galsoroen artean ibili ondoren, Inazio jaio zen dorretxetik atera ondoren, Loiolatik, ilunabarrean Nafarroako herri txiki batera heltzen da, Marañon herrira, hain zuzen. Horrela deitua izan da Marañon gaztelua zegoen eta dagoen mendi magalean kokaturik baitago. Ibilbide garrantzitsua izan zela eta bideak gurutzatu zituela esaten du antzinako erromesen ospitalea izan zen eraikin batek. Ospitalea izan zenak santutegiaren ikurrak gordetzen ditu oraindik: kalabaza, bordoia eta makila.

Egunsentian jaikitzen garenean, Demanda mendilerroari eta Soriako mendiei so gure oinetan galsoroak eta mahastiak txiki bilakatzen dira. Lur emankorrak. Meano, Aldea izenaz ere ezaguna, Nafarroako azken herria da. Lehenengo mahastien artean ibili eta gero, Kripanera, Arabako Errioxako lehen herrira, iritsi baino lehen zeharkatu egiten dugu. Hogei kilometro baino gehixeago egingo ditugu Arabako Errioxako hainbat herritatik (Kripan, Bilar, Biasteri, Lapuebla de Labarca) igaroz mahastiak lagun. Bidea nabarmen arintzen da, zazpiehun metroko altueratik abiatu eta Ebroko ibaiertzera iristen baikara, Lapuebla auzora, 429 metroko altueran.