Urmaelen ibilbidea
Ibilbide honetan zehar Biasteriko Urmael Multzoko Biotopo Babestua bisitatuko dugu, mundu osoan babestuta dagoena, RAMSAR Hitzarmenak definitutako Nazioarteko Intereseko Hezeguneen Zerrendan baitago. Lau hezegunek osatzen dute ibilbidea. Lehena Prao de la Paúl deritza eta gainerako hirurak Carralogroño, Musco eta Carravalseca. Hezeguneok biodibertsitate handia dute: hegazti migratzaileek atsedenleku gisa baliatzen dituzte aintzirok.
GR-38 (Ardoaren eta Arrainaren ibilbidea) zein GR-120 (Inaziotar Bidea) burutuz gero, aintzirak ezagutzeko aukera paregabea dago.
DATUAK
Bizikletan ibiltzeko zailtasun txikia
Ibilbidea
- 11,4 km
Desnibela
- 98 m
Iraupena
- 2h 30'
- 1h
