Turismo Bulegoa

Biasteriko Turismo Bulegoa Kale Nagusiko 52. zenbakian dago, “Garcetas Etxean”. XVII. mendeko jauregi-etxe bat da, teilatu-hegal apaindua, burdinazko balkoiak eta atariko harrizko balkoiak dituena.

Lurpeko koba bat du, jendearentzat irekia eta irisgarria. Bisita egiteko, jarri harremanetan Turismo Bulegoarekin.

 

Telefonoa: 

+34 945 600 845 

 

Jendea hartzeko ordutegia

 

Neguko ordutegia:

 

 
  Astelehenetik Ostiralera
 
  10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik  19:00etara
 

 

 
  Larunbatak
 
    10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik  19:00etara
 

 

 
  Igande eta Jaiegunetan
 
  10:45etik  14:00etara
 

Udako ordutegia:


Uztailaren 1etik irailaren 15era.

 

 
  Astelehenetik Igandera
 
  10:00etatik  14:00etara eta 16:00etatik a 19:00etara
 


 

Biasteri

Antso Abarka erregeak Nafarroako Erresuma defendatzeko gotorleku aukeratu zuen Biasteri.

Inguru hartan bazeuden herriak, baita historiaurreko garaian ere, La Hoya aztarnategiak eta beste aztarna arkeologiko batzuek frogatzen duten bezala, baina La-guardia X. mendekoa da. Bi mende geroago, Antso jakintzuak (Antso VI) forua eman zion. XIII. mendean, hiribildua gotortu egin zen, eta hiru kale nagusi, kalexka eta plazei harresi sendoa gehitu zitzaien, lau ate zituena. "Ate Berria" edo "Harategiak" izenekoa XV. mendean zabaldu zen; mende horretan bertan, Biasteri Arabako Ermandadean sartu zen, Errege Katolikoen aginduz.

Bere jurisdikziokoak dira ondoko herriak:

  1. Campillar: Ebroren ondoan dago herrixka, mahastiz inguratuta. Antzinako arte ikusgarria du.
  2. Paganos: Paganoseko administrazio-batzarrean, XVI. mendeko Jasokundearen eliza nabarmentzekoa da; portada eta erretaula errenazentistak ditu. Aipatzekoa ere Juan Ortiz de Zarate inkisidorearen etxean dagoen idazkuna: "La vida (mundo) es ansi". Pio Barojak izen bera duen eleberria idatzi zuen.
  3. Laserna: Mantible zubia nabarmentzen da herrigune txiki honetan. Zubiak hasieran zituen sei arkuetatik bi zutik mantentzen ditu. Herrian sartu baino metro batzuk lehenago, XIV. mendean suntsitutako Assako gazteluaren hondakinak ikus daitezke.

Ezaugarri geografikoak paisaia eta klima bereizgarriak ematen dizkio eremu horri, eta erabakigarria izan da hango historia eta jendearen izaera ulertzeko.