San Juan Ante Portam Latinam aztarnategia
Aztarnategia halabeharrez kausitu zuten nekazaritzarako bide bat zabaltzeko lanen ondorioz. Hego-ekialdean dago, Biasteritik 2 km ingurura eta Carralogroñoko urmaeletik gertu. Bere izen bitxia bertan mahastiak zituen kofradia zahar bati dagokio.
Tamaina txikiko babesleku naturala izan zen, hilobi kolektibo gisa erabilia duela 5.000 urte inguru. Ehorzketaren berezitasunak hauexek dira: ehorzketarako aukeratutako ezohiko tokia, aurkitutako gorpuak (300 lagun inguru) eta horietan ageri diren zauriak, gezi-puntak eta bestelako indarkeria-zantzuek eraginda. Gorpu baten pelbisean, besteak beste, silexezko gezi-punta sartuta dago. Bortizkeriaren zantzu bakarra da oraingoz Euskal Herrian, baita Europan ere.
Aurkitutako hezurrez gain, objektu pertsonalak, tresna litikoak eta apaingarriak aurkitu ziren. Elementu horiekin batera animalia-hondakin batzuk daude, besteak beste, desugertzeko aztarnak dituen txakur baten garezurra.
Aztarnategia aztertu ondoren, bi giza-taldearen arteko gatazka bortitza izan zela ondorioztatu zen, eta premiak eraginda bizirik irten zirenak ezohiko ehorzketa kolektiboa egitera behartu zituela sarraskiak.
