El Sotillo trikuharria
Domingo Fdz. Medranok 1955ean aurkitu eta 1963an hondeatu zuen.
Korridore motako hilobi megalitikoa da, Arabako Errioxako gainontzeko trikuharri guztiak bezalakoa. Hilobi-ganbera, oinplano obalatua da (3.30 m x 2.90 m); 9 lauzaz osatua dago, horietako bat 2,20 metrokoa. Korridorea (0,60 m zabal eta 1,30 metroko garaiera). 5 lauzek osatzen dute. Monumentuaren inguruan, ohi bezala, harriz egindako tumulua ikusten da, 18 metroko diametrokoa.
