Layaza trikuharria
Domingo Fdz. Medranok 1952an aurkitu eta 1957an hondeatu zuen.
Korridore motakoa hau ere, oinplano irregularreko ganbarak eta 7 harlauzek osatuta. Korridoreak 8 metro luze ditu. Dirudienez, hego-ekialdeko harlauzetako bat galdu zen seguruenik mahastietako laboreak eginda. Oinplano obalatuko tumuluak inguratzen du trikuharria.
